osakidetza txertaketa kanpaina

Gure "Biradi" agentzia imajinarioan, Enpresa ikasgaian Eusko Jaurlaritzarentzat egindako proiektua erakutsi nahi dizuet: Osakidetzako txerto-kanpaina baten aurrean geunden eta sormen-prozesua eraiki behar genuen kanpaina aurrera eramateko, guk Jenga jokoaren metafora erabili genuen txertaketaren garrantzia azaltzeko:
-Torrea gizartea da: Denon artean eraikitako egitura sendo bat.
-Pieza irtenak (target-a): Irudian dorretik ateratzen hasten diren piezak pertsona kalteberak dira. Txertaketa-kanpainaren helburu nagusia horiek babestea da.
Gizarte bezala (torre osoa), txertatzea da pieza horiek erori ez daitezen modu bakarra. Txertatzen garenean, dorreari eusten diogu eta pertsona ahulenak babesten ditugu.
Proiektu honetan, briefing-etik hasi eta kontzeptu sortzailea lantzera arteko bidea egin genuen,bertan galdera-erantzuna dinamika jarraitu genuen esloganera iritsi arte: ZUK JOLASTEAN, BESTEEK GALTZEN DUTE.
Helburua hausnarketa sakon bat eragitea zen: txertoa hartzea ez dela erabaki indibidual bat, kolektiboa baizik.