
Gaur "Sormen" agentzia gisa egindako erronka bat erakutsi nahi dizuet: Bilbao Basket-entzako kanpaina estrategikoa. Helburua? "Burdinetik jaioak" pin-aren online salmentak sustatzea.
Briefing-a jaso genuenean, argi izan genuen: ezin genuen produktu bat bakarrik saldu, sentimendu bat saldu behar genuen. BMW-ren "¿Te gusta conducir?" mitikoak erakutsi zigun bezala, marketin emozionala da gakoa.
Hona hemen gure sormen-prozesua:
-Kontzeptu sortzailea: Pin-a ez da burdina soilik; Bilboko industrializazioaren historiarekin eta gure sustraiekin konektatzen duen pieza da. Gure iragana eta Miribillako energia batzen ditu.
-Figura nagusia: Alex Mumbrú. Nor hobe klubaren historia eta indarra irudikatzeko? Bere figurak zaleen leialtasunarekin konektatzen du zuzenean.
-Eslogana: Burdinezko taupadak. Zale bakoitzaren bihotza eta Bilboko altzairuzko historia esaldi bakar batean.
Diseinutik haratago, estrategia oso bat garatu dugu (irratia, digitala, street marketina...) pin hau zale bakoitzaren ezinbesteko bitxi bihurtzeko. Ez da pin bat, zure taldearen historiaren zati bat da.
