Jacquemus-ek Monte-Carlo Beach Club-a hartu du bere azken kanpaina gauzatzeko.Kanpainia honetan, luxua ez da produktu bat, baizik eta  esperientzia bat. Instagram erabiltzaileek egun gutxitan milaka irudi partekatu dituzte, markaren ekimena zabaltzen. Kanpaina honek erakusten du nola moda eta marketina elkartu daitezkeen, emozioak eta ametsak salduz.

Nire ustez, Jacquemus-ek bere markari beste ikuspegi bat eman nahi zion,hau da, ez  soilik produktua erakusten; emozioa, giroa eta fantasia saltzen ditu. Adibidez, kanpainako argazkietan eta bideoetan pertsonaiak Monte-Carlo-n oporretan daudela irudikatzen dituzte. 

Beste ikuspegitik, Jacquemus-en kanpaina kritika soziala ere planteatzen du. Luxua eta opor esperientzia perfektoen irudia erakusten duelako, benetako errealitatea albo batera utziz; horrek pentsaratzen dit nola marketinak “amets” eta desirak saltzen dituen. Adibidez, Instagramen partekatzen diren irudi ederrak irudimeneko luxua baino ez dira, eta ikusle batzuei estres edo alderaketa soziala sor dezakete. Horrela, kanpainak ez du soilik produktu salmentan eragina; publikoak gogoeta egin dezan eta marketinaren errealitate eta fantasia arteko aldea ikusteko aukera ematen du.