Otsailaren 6an, Bilbon kokatutako hiru agentzia bisitatu genituen: Sirope, Workoholics eta Crisis. Lehenik Sirope-ra joan ginen, sormena ardatz duen agentziara; ondoren Workoholics-era, web diseinuan adituak direnak; eta azkenik Crisis-era, diseinu grafikoan espezializatutako estudio txiki batera. Crisis-en, gainera, oparitxo batzuk eman zizkiguten.
Workoholics-en gehien harritu ninduena Athletic Club-en webgunearen diseinua izan zen. Proiektua profesionala eta bisualki oso indartsua iruditu zitzaidan. Crisis-en, berriz, hanburgeseria baterako eta garagardo marka batzuetarako egindako diseinuak erakutsi zizkiguten; oso originalak eta erakargarriak ziren. Sirope-n sormen prozesuak ezagutzea ere inspiratzailea izan zen.
Bisita hau oso aberasgarria izan da niretzat, marketing eta publizitate mundua barrutik ezagutzeko aukera eman didalako. Hiru agentziek euren estilo eta lan egiteko modu propioa erakutsi ziguten, eta horrek sektorea ulertzen lagundu dit. Hala ere, Workoholics izan zen gehien gustatu zitzaidana, web diseinuaz gain marketin digitaleko proiektu asko lantzen dituztelako. Arlo hori gero eta garrantzitsuagoa da gaur egun, eta etorkizunean horretan lan egitea gustatuko litzaidake. Bisita honek nire interesak sendotu ditu eta motibazio handiagoa eman dit ikasten jarraitzeko.
