Marketin eta Publizitateko ikasle bezala, adi-adi jarraitu dut Pepsi-k 2026ko Super Bowl-erako prestatu duen Spot-a: “The Choice”. Eta egia esan, estrategiaren aldetik harrigarria iruditu zait.
 
Zergatik da hain indartsua kanpaina hau? Hona hemen nire analisi laburra:
 Pepsi-k Coca-Colaren ikurrik sakratuena erabili du, hartz polarra, baina ez norgehiagokan aritzeko. Hartza krisi existentzial batean jartzen du, bere "betiko" aukera zalantzan jarriz. Pepsi-k ez dizu esaten beraiek hobeak direla; aukeratzeko askatasuna zurea dela gogorarazten dizu.
 
"The Choice" kontzeptua: Algoritmoek gure ordez erabakitzen duten mundu honetan, Pepsi-k kontrola itzultzen dio kontsumitzaileari. Hautatzea nortasun-ekintza bat da.
 
Gainera, spot-aren amaieran Coldplay-ren kontzertuko Kiss Cam une biralari egiten dion keinua … GENIALA DA!. 
 
Pepsi-k lortu du publizitate konparatiboan erori gabe (legezko mugak ondo zainduz) Coca-Colari "beef" dotorea botatzea. Ez da produktuen arteko borroka bat, aukeratzeko ahalmenari egindako omenaldia baizik.
Pepsik eta Coca-Colak aspaldi ez zuten halako publizitate gerrarik egiten, eta orain Coca-Colaren erantzunari itxaron beharko zaio…