Drink-Nerg June Mosteirin
facebook drink-nerg

Proiektu honetan Drink-Nerg edari energetikoaren Facebook estrategia garatu nuen. Marka hau 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, batez ere kirola, erronkak eta bizimodu aktiboa gustuko dituztenei. Bere identitate digitala, posizionamendua eta komunikazio tonua definitu nituen, energia erreala, gainditzea eta ausardia balio nagusitzat hartuta.

Facebooken markaren presentzia sortu nuen orrialde korporatibo baten bidez, profileko argazkia, portada, bioa eta hitz gakoak konfiguratuz ikusgarritasuna handitzeko. Era berean, target-ari zuzendutako argitalpenak planifikatu nituen: eduki motibatzaileak, kirol erronkak, promozioak eta Drink-Nerg Challenge bezalako ekitaldiak.

Horrez gain, publikoaren segmentazioa landu nuen (adina, kokapena, interesak eta hizkuntza), langileen barne komunikaziorako talde pribatuak eta administrazio rol ezberdinen kudeaketa ere bai.

Helburu nagusia Drink-Nergen inguruan komunitate sendo bat sortzea izan zen, Facebook marka ezagutarazteko, bezero potentzialekin konektatzeko eta kirola bizitzeko energia ematen duen marka bezala kokatzeko kanal estrategiko bihurtuz.