
Gaur "Biradi" agentzia gisa garatu dugun proiektu esklusiboenetako bat aurkezten dizuegu: LV Rouge bilduma berrirako Email Marketing kanpaina. Louis Vuitton bezalako marka premium batekin lan egiteak xehetasun bakoitza muturreraino zaintzea dakar.
Zer egon da kanpaina honen atzean?
-Diseinu Sofistikatua: Emakume irribarretsu baten irudia eta oihal satinatuen testura erabili ditugu "esklusibotasuna eta segurtasuna" transmititzeko, betiere LV-en estetika ikonikoari fidel mantenduz.
Esperientzia premium bat eskaintzeko, merge tags erabili ditugu email bakoitza izen-abizenekin pertsonalizatzeko. Luxua hurbiltasuna ere bada.
-Estrategia eta Neurketa: Ez gara diseinu polit batean geratu. Campaign URL Builder bidez estekak etiketatu ditugu, Google Analytics-en bidez bihurketa eta SMART helburuak zehaztasunez neurtu ahal izateko.
Sormena eta datuen analisia uztartzea da gure gakoa marka baten online salmentak maximizatzeko eta bezeroak fidelizatzeko.
