vueling emailing kanpainia

Vueling-entzako emailing kanpaina honetan, Bilbotik New Yorkera martxan jarritako hegaldi zuzen berriak ezagutaraztea izan zen helburua, marka tonu fresko, hurbil eta umoretsuari eutsiz. Horretarako, euskal esaera ezagun batetik abiatu ginen: “Txapela buruan eta ibili munduan”. Ideia hori Vueling-en nortasunera egokitu genuen, mezua target gazte eta VIP bezeroei zuzenduz.

Kartelaren irudian, Askatasunaren Estatua txapela jantzita agertzen da, Bilbo eta New York lotzen dituen hegaldi zuzenaren sinbolo gisa. Irudi horren bidez, euskal nortasuna eta nazioarteko bidaia uztartu genituen, modu bisual eta deigarrian. Gainera, “txapela buruan bakarrik VIP-ek egiten duten moduan” kontzeptuarekin, bezero berezi izatearen sentsazioa transmititu nahi izan genuen.

Diseinuan Vueling-en kolore korporatiboak erabili genituen, baita markaren komunikazio-estilo bereizgarria ere: zuzena, modernoa eta umore ukituarekin.